
Aitzina Folk 2026: Mayalde
2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala
Teatro Jesús Ibáñez de Matauco
Gasteiz, Araba
20 €
2026ko Aitzina Folk jaialdiaren barne. Mayalde talde salmantinarrak ia lau hamarkada daramatza oholtzen gainean. Bere proiektuak ahozko tradizioa eta baserri munduko soinuak uztartzen ditu. Horrela, esperientzia bizia eta hunkigarria eskaintzen dio publikoari. Mayaldek ez du folklorea mugimenduan eta bizi mantentzen du eta kontzertuetan publikoa istorio, kantu eta erritmo bereziekin gozarazteko gaitasuna du. Proiektu hau La Maya eta Aldeatejadan (Salamancan) jaio zen, Eusebio eta Pilarren eskutik. Denborak aurrera egin ahala, Arturo eta Laura seme-alabakere taldeko partaide bihurtu dira. Belaunaldien arteko transmisioa bere nortasunaren ikur bihurtu duen familia-proiektua dugu Mayalde. Taldearen sorrerati hogeita hamar bat lan argitaratu ditu Mayaldeke, Sequeros Antzokian zuzenean grabatutako N’CA MAYALDE izan da taldearen lanik adierazgarriena. Euren tresna propioekin (koilara, mortero, lapiko, erratz…) sortutako musika jotzen dute. Kontzertu bakoitza herri-ondarearen aberastasunaezagutzeko bidea eskaintzen digu. Emanaldian ikusi ahal izango dugu, ahoz transmititutako abestiek oraindik ere adin guztietako pertsonak hunkitzeko eta biltzeko gaitasuna dutela..