Zerdago
← Itzuli agendara
Musika Bizian 2026: Faltriqueira + Kalakan
MusikaesKulturklik

Musika Bizian 2026: Faltriqueira + Kalakan

2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Galdakao

Gratis

2026ko Musika Bizian jaialdiaren barne. Faltriqueira Pontedeumeko (Galizia) bost emakumek osatzen dute taldea. Ahotsa da taldearen tresna nagusia, panderoez lagunduta. Faltriqueira taldeak errespetu handia dio Galiziako musika tradizionalari eta 2002. urtean argitaratutako diskoan hainbat euskal musikarik hartu zuten parte, hala nola Oskorrik edota Kepa Junkerak. Taldearen ardatza musika tradizionala bada ere, ibilbide osoan mota askotako proiektuetan murgildu dira. Kalakan 2009. urtean Hendaian sortu zen taldeak euskara du ardatz, eta kantu tradizionalean oinarritzen da; era berean, kantu herrikoien moldaketa minimalistak egitea da haien berezitasun aipagarriena. Kalakan taldearen musikan perkusio tresnak eta ahotsak dira nagusi. Musikaren oinarriak erabiliz, kideen asmoa da harreman zuzenagoa aurkitzea entzuleen artean. Kantu herrikoiei gaurkotasuna ematen diote, horretarako kantu zaharrei erritmoak emanda, edo pop eta rockaren kopla-leloak erabilita, adibidez.