Zerdago
← Itzuli agendara
"10 URTE ITSASOAREN OROIMEN HISTORIKOA. 20 ERAKUSKETA"
ErakusketaKulturklik

"10 URTE ITSASOAREN OROIMEN HISTORIKOA. 20 ERAKUSKETA"

2026(e)ko urriaren 13(a), asteartea → 2026 urr. 31(a)

Casa de Cultura Xenpelar

Errenteria

Gratis

2016 eta 2026 artean antolatutako 20 erakusketen antologia dugu erakusketa hau: Argentina, naufragioak, itsasargiak, armadoreen etxeak, abandonatutako itsasontziak, itsasoko salbamendua…Errenterian, Pasaian, Donostian, Castro Urdialesen, Bermeon, Pinofranqueadon (Caceres), Irunen… egindako erakusketak. Erakusketak azalpen panel eta panel ilustratuak dauzka, bai eta hondoratze arrasto, itsasketa-karta, nabigazio konpasa, bandera kodea, nabigazio egunkari eta abarrak ere. Erakusketarekin lotuta, gainera, bi jarduera egingo dira: batetik, urriaren 22an, Lucía Goñiren 'Galerna: el horizonte infinito' dokumentala proiektatuko da, 1961ko enbata handiari buruzkoa; eta urriaren 23an, 'Rescate en la mar: Historia del salvamento marítimo' hitzaldia emango du Manuel Torresek. Biak 18:30ean izango dira. Publiko guztiei zuzendutako erakusketa, doan. Azalpenak elebitan daude. Urriaren 13tik 31ra, astelehenetik larunbatera 17:00-20:00. Arkeolur Elkartearen eskutik.