Zerdago
← Itzuli agendara
Kaitin Allende: "Kaiting in the night"
AntzerkiaesKulturklik

Kaitin Allende: "Kaiting in the night"

2026(e)ko urriaren 31(a), larunbata

Lobiano Kultur Gunea

Ermua

Gratis

"Kazetaria naiz, irratian aritu naiz beti, esataria naiz baita unitate mugikorra, “la unidad móvil” mugitzen den bat. Hainbeste mugitzen naiz toki askotatik zuzenekoak egiten ditudala, eta milaka abentura bizi ditudala. Niri ez esan…Kazetariok ere artista ez garenik…, akrobaziak, malabareak, denetarik egiten dugu. Ama ere banaiz eta inguruan nituen Txinparten ongizateaz ere aritzen naiz bakarrizketa honetan. Adinean aurrera eta orain premenopausika nago, perimenopausika nago bai, sofokatuta eta klimax batean egotetik klimateriora iritsi naiz, hala ere, egoerari buelta ematen ari naiz. Urteak aurrera doaz eta semea bera bakarrik zaintzen da eta orain ama zaintzen dut, zaintza oso garrantzitsua da. Bestalde, badira zahartzaro aktiboa muturrera eramaten dutenak eta azkenean zahartzaro hiperaktiboan bizi direnak eta horien bizitza ikusita prestatzen hasi naiz. Axunek eta Mari Karmenek aurkeztuko dute jarduera hau, ezaugarri dituzten umore eta gertutasunarekin. Amaitzean, mokadutxo bat partekatuko dugu elkartze- eta berriketagune batean."