
"EL ASOMBRO CÓSMICO", Albert Monteysen erakusketa
2026(e)ko urriaren 6(a), asteartea → 2026 aza. 1(a)
AZ Azkuna Zentroa
Bilbo, Bizkaia
Gratis
"El asombro cósmico" erakusketak Albert Monteys komikigile ezagunaren obran barrenako ibilbide bat proposatzen du, zientzia-fikziotik hurbileneko alderdiari loturik. Universos (I. eta II. lib.), Calavera Lunar, Matadero Cinco eta Carlitos Fax obretako orrialde eta ilustrazioen sorta hautatu bat bildu da erakusketarako, eta, horien bidez, iruditeria berezi bat marraztuko da, non espazioaren esplorazioa, denboran barrenako bidaiak, unibertso paraleloak eta espekulazio teknologikoak uztartzen baitira umorearekin eta giza-izatearekiko jakin-min sakonarekin. Era berean, erakusketak agerian utziko du Monteysen lanaren oparotasun grafiko aparta, baita zientzia-fikzioa bitarteko modura nola erabiltzen duen ere harritzeko ahalmena berreskuratzeko, orainari buruzko galderak egiteko eta munduari begiratzeko beste modu batzuk imajinatzeko. Ja! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko XVII. Jaialdiaren parte da El asombro cósmico; hain zuzen ere, zientzia-fikzioari eskainiko zaio jaialdiaren aurtengo edizioa, zientzia-fikzioa etorkizuna pentsatzeko, oraina zalantzan jartzeko eta beste errealitate batzuk pentsatzeko tresna gisa ulerturik. Albert Monteys (Bartzelona, 1971) ezaguera duenetik ari da umorezko komikiak egiten. Mondo Lirondo –La Peñya taldearekin– eta Calavera lunar –bakarka– komikiak argitaratu ondoren, El Jueves aldizkarian hasi zen, eta bertan marraztu zuen, astero, 2014ra arte. Azkenaldiko obren artean, aipatzekoak ditu El show de Albert Monteys (¡Caramba!, 2018), Carlitos Fax (¡Caramba!, 2017), Solid State (Gigamesh, 2019) –Matt Fraction eta Jonathan Coultonekin–, Matadero Cincoren egokitzapena (Astiberri, 2020) eta Calavera Lunarren bilduma, haren 25. urteurrenaren karietara. 2026ko udazkenean John Kennedy Tooleren La conjura de los necios lanaren egokitzapena argitaratu zuen Astiberrin.