
ANTZERKI AROA 2026 (UDAZKENA)
2026(e)ko urriaren 7(a), asteazkena → 2026 aza. 4(a)
Escuela Navarra de Teatro
Iruñea, Nafarroa
5€ / 25€
Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloa hemen da berriro udazkeneko kultur programazioaren barruan; urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean bost antzezlan taularatuko dituzte, asteazken bakoitzean bana, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE), arratsaldeko 19:00etan. Antzezpenetarako sarrerak salgai daude Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian (San Agustin kaleko 33. zenbakian) eta webgunean. Publiko orokorrarendako prezioa 8 eurokoa da, eta 5 eurokoa euskaltegietan edo Hizkuntza Eskolan euskara ikasten dutenendako.Bost ikuskizunetarako bonua ere badago, 25 euroan. PROGRAMA: BI BASO BAT UR (Metrokoadroka) Urriaren 7an, 19.00etan Nafarroako Antzerki Eskolan ZANBUILA (Lolak kolektiboa) Urriak 14, 19.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan LAS REINAS KANPINA (La Cuerda Teatroa eta Ttipia Kultura) Urriak 21, 19.00, Nafarroako Antzerki Eskola RIKARDO III ETA NI (Horman Poster eta Dxusturi Teatroa) Urriaren 28an, 19.00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan SIDARI (Xake produkzioak) Azaroaren 4an, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan