Zerdago
← Itzuli agendara
Aitzina Folk 2026: Los hermanos Cubero
MusikaesKulturklik

Aitzina Folk 2026: Los hermanos Cubero

2026(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

Teatro Jesús Ibáñez de Matauco

Gasteiz, Araba

20 €

2026ko Aitzina Folk jaialdiaren barne. Cubero Anaiek hamarkada bat baino gehiago daramate oholtza gainean, musika tradizionala eraldatzen eta berritzen. Guadalajarako anaiek osatutako bikoteak ibilbide paregabea egin du musika tradizionalaren munduan. Gaztelako tradizioa bluegrassarekin, Ipar Amerikako herri musikarekin eta autore-kantarekin nahastu egiten dute, abestien benetakotasuna atzean utzi gabe. Taldearen helburua da publikoari musikaren bidez emozioak transmititzea. Bide horretan, kolaborazio zabalak izan zituen hainbat proiekturen ostean, gitarra eta mandolinaren formatu soilera itzuli ziren, Cubero bueno, Cubero malo lanarekin. Elkarren ondoan eserita, bestelako laguntzarik gabe, ahotsa eta musika-tresnak zintzotasunez erabiltzen dituzte publikoarengana hurbiltzeko. Joera iragankorretatik urrun, Cuberok Anaiek sinpletasuna eta soiltasuna adierazpen artistiko bihurtu dute. Bere abestiak giza begirada sakon batetik sortuak dira, eta publikoarekin eguneroko eszenak, oroitzapenak eta kontraesan pertsonalak partekatzen dituzte abestien bidez.