
Artium Museoa: Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketak 2026
2026(e)ko azaroaren 5(a), osteguna → 2026 aza. 6(a)
Artium Museoa
Gasteiz, Araba
Digitalizazio masiboak, prozesuen automatizazioak eta adimen artifizialeko sistemak gero eta sartuago dauden testuinguru batean, dokumentu-ondarea kontserbatzeko, ikertzeko, interpretatzeko eta zirkulazioan jartzeko moduari eragiten dioten eraldaketa sakonak jasaten ari dira artxiboak, liburutegiak eta dokumentazio-zentroak. Aldaketa horiek azpiegitura teknikoak eta kudeaketa-prozesuak aldatzeaz gain, ezagutza sortzeko, memoria eraikitzeko eta ondarerako sarbide publikoa bermatzeko moduak ere aldatzen dituzte. XIII. Dokumentazio Topaketek eztabaida profesional eta akademikoaren erdigunean kokatzen dute dokumentu-ondarearen aktibazioa. Zaintza eta sarbidea gainditzen dituen prozesu gisa ulertuta, aktibazioak ikerketa-, interpretazio- eta bitartekaritza-modu berriak sortzea dakar, kontakizunak sortzen, dokumentu-funtsak kritikoki berrerabiltzen eta artxiboen, erakundeen, ikertzaileen eta herritarren artean loturak ezartzen lagunduz. Topaketek arreta berezia eskaintzen diete egungo ekosistema digitalak planteatzen dituen erronkei ere. Horretarako, berrikuntza teknologikoaren eta oinarrizko eskubideen, automatizazioaren eta kultura-aniztasunaren, efizientziaren eta jasangarritasunaren, zaintzaren eta sarbidearen arteko tentsioei heltzen diete, bai eta adimen artifiziala dokumentu-ondarearen eremuan erabiltzeak dakartzan inplikazio etiko, juridiko, politiko eta ekosozialei ere. Azaroaren 5ean 09:00-09:30 Harrera: akreditazioa eta dokumentazioa banatzea 09:30-09:40 Irekiera ekitaldia 09:40-10:15 Artxiboak ikerketa-azpiegitura gisa: dokumentuak aktibatzeko estrategiak Artium Museoan Elena Roseras Carcedo. Artium Museoko Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazioaren arduraduna 10:15-11:00 MACBA Funts Historikoaren kudeaketa eta hedapena Elisabet Rodríguez. MACBA artxiboko teknikaria 11:00-11:45 Dokumentutik kontakizunera: ondare digitalizatua aktibatzeko praktikak Simurgen Laura Donadeo Navalón. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (URICI-CSIC) Ikerketarako Informazio Zientifikoko Baliabideen Unitateko ondarearen eta komunikazioaren digitalizazioaren arduraduna 11:45-12:15 / Atsedenadlia 12:15-13:00 DocuNext: AAk sustatutako dokumentuak kudeatzeko irtenbideak Javier Garrido Viloria. DocuNext-en zuzendaria 13:00-13:45 Adimen artifiziala eta GLAM sektorearen eraldaketa: analisiak, goraka doazen praktikak eta Europako kasuaren azterketa Ana María Morales García. Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio Saileko irakasle titularra 13:45-14:15 / Goizean jorratutako gaiei buruzko eztabaidaa 16:15-17:00 Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca. Zinema-artxibo baten bilakaera diskretua Ion Lopez Barrena. Euskadiko Filmategiko Kontserbazio Sailaren zuzendaria 17:00-17:45 Iragankorra dokumentatzen Anabel de la Paz González. Informazio eta Komunikazioan doktorea. Santo Domingo Hiri Kolonialeko museografia- eta kultura-ondareko proiektuetan Garapenerako Banku Interamerikarraren nazioarteko aholkularia 17:45-18:15 / Arratsaldean jorratutako gaiei buruzko eztabaida 18:30 / Artium Museoaren bisita gidatua Azaroaren 6an 09:00-09:45 Ikerketa da gako-hitza Debora Rossi. Arte Garaikideen Artxibo Historikoaren zuzendaria (ASAC) Lege eta Erakunde Gaietako eta Giza Baliabideetako zuzendariondokoa - La Biennale di Venezia Fundazioa 09:45-10:30 Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketa arte eta sorkuntza garaikideko zentro batean: katalogazio hedatutik datu irekietara. Medialab Tabakaleraren adibidea Arantza Mariskal Balerdi. Medialab Tabakalerako arduraduna 10:30-11:15 Eraldaketa digitala Espainiako Liburutegi Nazionalean AAren garaian Gloria Expósito Álvarez. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Prozesu eta Zerbitzu Digitalen zuzendaria 11:15-11:45 / Atsedenaldia 11:45-12:30 Kolonialismo digitalaren aurka: AA, desberdintasuna eta krisi ekosoziala Lucía Ortiz de Zárate Alcarazo. Filosofia Moraleko irakaslea (Filosofia Saila - UAM) 12:30-13:15 Ondare digitala berrerabiltzeko egile-eskubideen kudeaketa Ariadna Matas Casadevall. Jabetza intelektualaren eskubideetan espezializatutako legelaria 13:15-14:00 Dokumentu-ondarean kultura eta informazioa eskuratzeko eskubidea: jabetza intelektualetik eratorritako arazoak eta jendearen mesederako konponbideak Loreto Corredoira y Alfonso. Informazioaren Zuzenbideko katedradun akreditatua eta Jean Monnet Chair 14:00 -14:30 Arratsaldean jorratutako gaien inguruko eztabaida 14:30 Jardunaldien itxiera Presentziala eta on line jarraitzeko aukera. Publiko orokorra: 40 €. Akreditatutako ikasleak eta Artium Museoaren Adiskideak: 20 € Informazioa eta erreserbak biblioteca@artium.eus helbide elektronikora idatziz (izena, abizena eta harremanetarako emanez)