Zerdago
← Itzuli agendara
MAZ Basauri 2026
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

MAZ Basauri 2026

2026(e)ko azaroaren 6(a), ostirala → 2026 aza. 7(a)

Social Antzokia

Basauri

12 / 15 €

MAZ Basauriren hamalaugarren edizioa azaroaren 6an, ostirala, eta 7an, larunbata, izango da, eta berriro ere ordainpeko kontzertuak Social Antzokian eta doako ikuskizunak kalean uztartuko ditu. Antzokiko programazioan izen nabarmenak izango dira, hala nola La Bien Querida, Rufus T. Firefly, Maika Makovski eta Fernando Alfaro. La Bien Querida Ana Fernández-Villaverde bilbotarraren proiektua da. 2009an egin zuen debuta ‘Romancero’ diskoarekin, eta ordutik beste 7 disko kaleratu ditu. Horietako azkenak, ‘LBQ’ izenekoak, iaz ikusi zuen argia. La Bien Queriedaren izena ohikoa da udako jaialdi handietan. 2026ko MAZ Basaurin izango duen parte-hartzeak 2020ko bertan behera geratzeak utzitako arantza ateratzeko aukera emango digu, Covidaren krisiaren ondorioz. Rufus T. Firefly taldeak, Víctor Cabezuelo eta Julia Martín-Maestrok gidatuta, ‘Todas las cosas buenas’ bere estudioko seigarren diskoaren abestiak aurkeztuko ditu Social Antzokian; diskoa 2025ean argitaratu zen. Aranjuezko taldea izugarri hazi da 2018an MAZ Basaurira Sidonieren laguntzarekin etorri zenetik. Bere energia eta soinu sofistikatuak, rocka eta psikodelia abiapuntu dituela, Rufus T. Firefly une honetako proposamen berezienetako bat bihurtzen dute. Madrilgo taldeak protagonismoa partekatuko du ostiraleko 6ko gauean Maika Makovskirekin. Mallorcako artistak 20 urteko ibilbidea ospatuko du zuzeneko disko bikoitz baten argitalpenarekin. Diskoak 2026ko martxoaren 4an Bartzelonako Palau de la Música-n emandako kontzertua jasotzen du; bertan Christina Rosenvinge, Anni B Sweet, Howe Gelb, Nina (Morgan) eta Mikel Erentxun, besteak beste, izan zituen kolaboratzaile. Diskoaren argitalpenarekin batera, 20. urteurreneko bira egingo du 20 hiritan, bere jatorrizko taldearekin: David Martínez (bateria), José Antonio Luque (baxua) eta Bobbi Relac (gitarra). Bira honekin, Maikak bere ibilbidean zehar hartu duten areto eta hirietara itzuli nahi izan du. MAZ Basaurikoa 20 geldialdietako bat izango da. Basauriko zikloaren hamalaugarren edizioko beste izen handietako bat Fernando Alfaro izango da. Ibilbide luzeko Surfin’ Bichos eta Chucho taldeetako konpositore eta abeslaria, Albaceteko musikariak iragarri du datozen hilabeteetan ‘Convento Freak’ argitaratuko dela, 2018tik bakarka kaleratuko duen lehen diskoa. Lan berriak “bide aldaketa” suposatzen du bere ibilbidean, bere hitzetan, eta Fernando Vacas kordobarrak (Remedios Amaya, Estrella Morente, Rocío Márquez…) ekoitzi du. Vacasek berak eta Alfaroren konfiantzazko musikaria den Darío Garridok lagunduko diote Basaurin, “freak hirukotea” osatuz. Kontzertuan ‘Convento Freak’ laneko abestiak lehen aldiz eta esklusiboki ezagutzeko aukera izango da, artistaren beste klasiko batzuez gain. Doako kale-programazioa Getxoko Monos taldeak, 2025eko urrian ‘Pensamientos cayendo al vacío’ EP-a kaleratu zuenak, larunbateko, azaroaren 7ko, arratsaldeko doako jardunaldia gidatuko du. Rockein 2025eko bi irabazle izango dituzte lagun: Silkat (Hego Uribeko artista onena) eta Reeler (Kategoria Nagusiko irabazleak, argazkian). Azken hauek MAZen bi aldiz arituko dira, ostiralean, hilaren 6an, Social Antzokian Maika Makovski eta Rufus T. Fireflyren aurretik joko baitute. Bestalde, Txiki MAZek larunbateko goizeko 11:30etik aurrera honako hauek eskainiko ditu: Juan Solo bilbotarraren DJ saioa eta tailerra (Sonora, Stereorocks, Jimmy Jazz, Art After Dark Guggenheim…); Perli eta Koxkoloren ‘Ongi etorri paradisura’ obra, euskarazko abestiak eta ipuinak uztartzen dituena; eta Nuria Culla donostiarraren kontzertua. "Emakumeak eta musikaren industria" topaketaren hirugarren edizioa Azkenik, azaroaren 12an, osteguna, 18:30ean, Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean (Kareaga Goikoa, 54), ‘Emakumeak eta musikaren industria’ topaketaren hirugarren edizioa egingo da. Rockein, MAZ Basauri eta Marieneak urtero antolatzen duten hitzaldi-zikloa da; musikaren industrian beren esperientziak partekatzen dituzten emakumeen topaketa, hamarkadetan gizonen nagusitasuna izan duen sektorean. Helburua da sektorean eta agertokietan emakumeen presentzia handiagoa sustatzea. Sarreren salmenta eta barra-zerbitzua Social Antzokian egingo diren MAZ Basauriko kontzertuetarako sarrerak gaur eguerdiko 12:00etan jarriko dira salgai, socialantzokia.eus webgunean, antzokiko leihatilan bertan edo Kutxabank sarean. Prezioa 12 € + gastuak izango da aldez aurretik erosiz gero, eta 15 € kontzertuaren egunean, leihatilan. Antzokiko eserlekuak, beti bezala, zutik izango dira, eta barra-zerbitzua egongo da prezio herrikoietan. MAZ Basauri 2026: Azaroaren 6a, ostirala Social Antzokia (12 € aldez aurretik / 15 € leihatilan) 20:30 Ateak irekitzea 21:00 Reeler Ordutegia zehazteke Maika Makovski Ordutegia zehazteke Rufus T. Firefly Azaroaren 7a, larunbata Txiki MAZ | Kalean, lekua zehazteke, doan 11:30 Juan Solo (tailerra eta DJ saioa) 12:00 Perli eta Koxkolo: ‘Ongi etorri paradisura’ (ipuin musikatuak) 12:50 Juan Solo 13:15 Nuria Culla (kontzertua) 14:00 Bukaera MAZ Kalean | Kalean, Solabarrian, doan 17:30 Silkat 18:30 Reeler 19:30 Monos 20:30 Bukaera Social Antzokia 12 € aldez aurretik / 15 € leihatilan 21:00 Ateak irekitzea 21:30 Fernando Alfaro Ordutegia zehazteke La Bien Querida Azaroaren 12a, osteguna Marienea (Kareaga Goikoa, 54, Basauri), 18:30, doan "Emakumeak eta musikaren industria". Hitzaldia euskaraz. Hizlariak: Afrika Bibang, Lova Lois, Myriam Miranda