Zerdago
← Itzuli agendara
MAZ Basauri 2026: Fernando Alfaro + La Bien Querida
MusikaesKulturklik

MAZ Basauri 2026: Fernando Alfaro + La Bien Querida

2026(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

Social Antzokia

Basauri

12 / 15 €

2026ko Maz Basauri jaialdiaren barne. La Bien Querida Ana Fernández-Villaverde bilbotarraren proiektua da. 2009an egin zuen debuta ‘Romancero’ diskoarekin, eta ordutik beste 7 disko kaleratu ditu. Horietako azkenak, ‘LBQ’ izenekoak, iaz ikusi zuen argia. La Bien Queriedaren izena ohikoa da udako jaialdi handietan. 2026ko MAZ Basaurin izango duen parte-hartzeak 2020ko bertan behera geratzeak utzitako arantza ateratzeko aukera emango digu, Covidaren krisiaren ondorioz. Basauriko zikloaren hamalaugarren edizioko beste izen handietako bat Fernando Alfaro izango da. Ibilbide luzeko Surfin’ Bichos eta Chucho taldeetako konpositore eta abeslaria, Albaceteko musikariak iragarri du datozen hilabeteetan ‘Convento Freak’ argitaratuko dela, 2018tik bakarka kaleratuko duen lehen diskoa. Lan berriak “bide aldaketa” suposatzen du bere ibilbidean, bere hitzetan, eta Fernando Vacas kordobarrak (Remedios Amaya, Estrella Morente, Rocío Márquez…) ekoitzi du. Vacasek berak eta Alfaroren konfiantzazko musikaria den Darío Garridok lagunduko diote Basaurin, “freak hirukotea” osatuz. Kontzertuan ‘Convento Freak’ laneko abestiak lehen aldiz eta esklusiboki ezagutzeko aukera izango da, artistaren beste klasiko batzuez gain.