Zerdago
← Itzuli agendara
"Nekatuta eta haserre", Ziortza Larreategi Gómezen erakusketa
ErakusketaKulturklik

"Nekatuta eta haserre", Ziortza Larreategi Gómezen erakusketa

2026(e)ko urriaren 8(a), osteguna → 2026 aza. 8(a)

La Sinsorga, kulturgune feminista

Bilbo, Bizkaia

Gratis

NEKATUTA ETA HASERRE Ziortza Larreategi Gómez-en (Histerika Irudigintza) erakusketa da. Gustagarri izateko, saltzeko edo bere marrazkiak laminetan bihurtzeko asmorik gabe margotzen zuen garaian egindako lan sorta berreskuratzen du. Arteaz bizi ez zen garaia zen hura, eta, agian, horrexegatik, askatasun handiagoz margotzen zuen. Hasierako lan-sorta hartatik, margolan gutxi geratzen dira. Batzuk beste margolan batzuekin estali zituen; beste batzuk saldu edo oparitu egin zituen. Bizirik iraun dutenak garai hartako arrasto gisa biltzen dira orain erakusketa honetan. Eta, igarotako denbora gorabehera, haietan agertzen diren emakumeek leku beretik begiratzen jarraitzen dute: nekatuta eta haserre jarraitzen dute. Erakusketaren aurkezpena urriaren 8an, 19:30ean, izango da.