Ipuin kontaketa : "Adarretatik zintzilik dauden istorioak"
2026(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
Gasteiz, Araba
19:00 - 20:00 Zabalgana Gizarte Etxeko Haur eta Gazte Liburutegia Haurrak. + 4 urte Euskara Hostoak adarretatik kulunka eginez lurrera jausten dira. Istorioak ere kulunka eginez gure belarrietara ailegatzen dira. Airearekin dantzan bizi dira, leku batetik bestera. Animatzen al zara aireak ekartzen dizkigun istorioak entzutera? Sarbidea Sarr" href="https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-08s/ventaEntrada/showEspectaculo/1836?lang=eu&idioma=eu&locale=eu" rak Sarrerak erosteko datak Noiztik: 2026/10/27 08:30 Noiz arte: 2026/11/10 18:00 Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. (Izen-emateak badira: “Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik”). Prezioa: 1€ Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu. Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da. Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea. Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik. Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu. Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe. Informazio gehiago Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2026ko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak: Gazte eta helduentzako jarduerak Haur eta familientzako jarduerak Non