
IRAKURLE KLUBA
2026(e)ko azaroaren 10(a), asteartea
Lekuona Fabrika
Errenteria
Gratis (inscripción)
Haurrek eta helduek giro lasaiean irakurtzen gozatzeko saioak, haur literaturan aditua den dinamizatzaile baten eskutik. Jarduera, abesti eta hitz-joko dibertigarriekin aberastuko da. * Saio jarraiak dira. Parte hartuko duten helduen eta haurren izen-ematea egin beharko da. Hirugarren saiotik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko. Plazak betez gero, itxarote zerrenda irekiko da. Parte hartuko duten helduek euskaraz ulertzea eta hitz egitea beharrezkoa da, saioan parte hartu beharko dutelako. Neguko talderako izen-emateak abenduan irekiko dira. Ekitaldi hau 3-5 urte bitarteko haurrentzat da. Euskaraz. Asteartetan.Galtzagorri Elkarteak dinamizatuta. Aurreikusten den egutegia: urriak 13, 20, 27 azaroak 3, 10, 17 IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita. Lekona Fabrika Udal Liburutegiaren eskutik.