
"Neurrigabeko errealitate bat: Amerikako paisaia Patricia Phelps de Cisneros Bilduman"
2026(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena
Museo de Bellas Artes de Bilbao
Bilbo, Bizkaia
8 €
Azaroaren 11n, Gabriel Pérez-barreiro Bilboko Arte Ederren museoan arituko da XIX. mendeko Amerikako errepublika berrien inguruan solasean. Itsasoaz haraindiko ikuspegiak erakusketako artelanek aparteko ikuspegia ematen digute Amerikako errepublika berriek XIX. mendean, Espainiatik independizatzeaz geroztik, beren irudi natural eta nazionala osatu zuten moduaz. Alemaniako, Frantziako, Britainia Handiko, Estatu Batuetako eta beste leku batzuetako bidaiariak ordura arte iritsezinak ziren herrialdeetara joaten hasi ziren, irudikaezin gertatzen zitzaien paisaia berri bat katalogatzeko, ikertzeko eta adierazteko. Artelanotan agerikoa da Europako heziketaren eta Amerikako errealitatearen arteko gatazka, tentsioa sortu baitzen haien adierazpen-tekniketan. Espioiek, militarrek, botanikariek, politikariek, kartografoek eta margolariek hiztegi artistiko berri bat eratu zuten exotikoa zen hura irudikatzeko, eta ondorioek gaur arte diraute. Gabriel Pérez-Barreiro kuradorea eta artearen historialaria da. “Patricia Phelps de Cisneros Bilduma”-ren zuzendaria eta kuradore burua izan zen (2008 2018), eta gaur egun senior aholkularia da. São Pauloko 33. Bienalaren kuradorea izan zen (2018), baita Veneziako 58. Bienaleko Brasilgo ordezkaritzarena ere (2019). 2002tik 2008ra, Latinoamerikako artearen kuradorea izan zen Texasko Unibertsitateko Blanton Museum of Art delakoan, Austinen. 2007an, Mercosurren 6. Bienalaren kuradore nagusia izan zen Porto Alegren, Brasilen. Artearen Historia eta Teoriako doktoregoa lortu zuen Essexko Unibertsitatean (Erresuma Batuan), baita Artearen Historiako eta Latinoamerikako Ikaskuntzen master bat ere, Aberdeengo Unibertsitatean. 2000 eta 2002 artean, The Americas Society elkarteko ikus-arteen zuzendaria izan zen, New Yorken. Amerikako Etxeko erakusketen koordinatzailea ere izan zen, Madrilen. 1993tik 1998ra, University of Essex Collection of Latin American Art delakoaren kuradore sortzailea izan zen. Zenbait liburu eta artikulu argitaratu ditu Iberoamerikako artearen historiaz, eta hitzaldiak eman ditu hainbat unibertsitatetan.