
Euskal Ilustrazioaren Eguna 2026 (Iruña)
2026(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
Civivox Condestable
Iruñea, Nafarroa
Azaroaren 12an, ILUSTRAZIOAREN EGUNA ospatuko da, hau da, euskal ilustrazioaren eguna, ilustrazioari berari eta irudigileei ikusgarritasuna emateko. Urtero, ilustrazioaren aitzindariak omentzen ditugu, eta oraingoan, Feillet ahizpak izanen ditugu ardatz. ZIRRIBORROAREN JAIA Ekitaldia ospakizun bat izanen da, hots, jai bat, jendeak parte har dezan. Horma-irudi bat eginen dugu, jendeak nahi duen bezala esku har dezan. 17:30 – 20:00 Jende guztiarendako Doan. Sarrera librea edukiera bete arte FANZINE AUTOBIOGRAFIKO LANTEGIA Nola kontatu komikiaren eta fanzinearen bidez beste pertsona batzuekin konektatzeko gauza den esperientzia intimo bat? Ez da marrazten jakin beharrik, lantegiak bestelakoak lehenesten baititu, hala nola esperimentazioa, ezagutza partekatua eta jolasa, adin guztietarako baliabide errazak erabiliz. ANDREA GANUZA 17:30 – 19:00 9 - 99 urte Doan. Aurrez izena emanda