Zerdago
← Itzuli agendara
Bira Nafarroan Barna 2026: Ajou!
MusikaKulturklik

Bira Nafarroan Barna 2026: Ajou!

2026(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Tafalla

5 €

2026ko Bira Nafarroan Barna programaren egitarauaren barruan. Datorren urriaren 2an hasiko da Girando por Navarra / Bira Nafarroan Barna programaren seigarren edizioa. Programa osoa gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan, Atarrabiako Kultur Etxean, Kultura Zuzendaritza Nagusiko - Vianako Printzea Erakundeko zuzendari Ignacio Apezteguia, herriko alkate Mikel Oteiza Iza eta aurtengo edizioan parte hartuko duen Maite Iriarte artista bertan zirela. Aurreko edizioan bezala, programazio guztia urrian eta azaroan egingo da. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak, NICDO sozietate publikoaren eta Navarra Music Commission musika-bulegoaren bidez sustatutako zikloak, seigarren edizio honetan hamabi kontzertu eskainiko ditu Nafarroako hamabi herritan, Nafarroako hamabi artista eta talde berriren eskutik. Kulturako zuzendari nagusiak programan parte hartzen duten toki-erakundeen garrantzia azpimarratu du, ekimen honen "ezinbesteko parte" direlako. "Haiek ezagutzen dituzte beren espazioak, publikoak eta kultura-errealitatea, eta lankidetza horri esker zirkuituak benetako lurralde dimentsioa hartzen du", azaldu du. Edizio honetan, Girando por Navarra / Bira Nafarroan Barna programa honako herri hauetara iritsiko da: Agoitz, Castejon, Cintruenigo, Lizarra, Etxauri, Faltzes, Zangoza, Tafalla, Viana, Atarrabia, Deierri eta Zizur Nagusia. Herri bakoitzak 35 taldez osatutako katalogotik 5 taldeko aukeraketa egin du, eta horietatik bat hautatu da azkenean. Katalogoa, aurreko edizioetan bezala, navarralivemusic.com webgunean izena emandako Nafarroako talde eta artistek osatzen dute, eta Navarra Music Commissionek prestatu du, kalitatea, gaurkotasuna (azken urtean argitaratutako abestiak), proiekzioa eta garapena kontuan hartuta. Egitarau osoa Girando por Navarra / Bira Nafarroan Barna 2026ko programazioa urrian eta azaroan banatuko da. Datorren urriaren 2an, ostirala, Bakandeyak emango dio hasiera zikloari Deierriko Ostatu Deierrin. Ondoren, Maite Iriartek urriaren 3an joko du Zangozako Carmen Auditorioan; Ane Martijak, urriaren 16an, Zizur Nagusiko Kultur Etxean; Loko Kilombo, Señora! taldeak, urriaren 17an, Castejongo Sarasate Kultur Zentroan; Bandadak, urriaren 24an, Vianako Ruinas de San Pedro aretoan; Geminissek, urriaren 30ean, Atarrabiako Kultur Etxean; eta Jon Koldo taldeak, urriaren 31n, Faltzesko Pedro Iturralde Gizarte Etxean. Azaroan, Anavik hilaren 6an joko du Cintruenigon; Los Flamingosek, azaroaren 7an, Lizarrako Los Llanos Kultur Gunean; Ajou! taldeak, azaroaren 13an, Tafallako Kultur Etxean; Puntu Takomak, azaroaren 14an, Etxauriko Udaleko Erabilera Anitzeko Aretoan; eta Apotheke taldeak, azaroaren 21ean, Agoizko Kultur Etxean, zikloari amaiera emanez. Programazio osoa navarralivemusic.es eta culturanavarra.eswebguneetan kontsulta daiteke. Kontzertu bakoitzerako sarrerak herri bakoitzak prestatutako salmenta-kanalen bidez eros daitezke. Sarrera guztiek 5 euroko prezioa izango dute, eta diru hori udalek kontzertuak antolatzean sortutako gastuak estaltzeko erabiliko da. Nafarroako Gobernuak, berriz, NICDO sozietate publikoaren eta haren musika-bulegoaren bidez, katalogoa prestatzea, talde eta artisten ordainsariak ordaintzea eta kontzertuen ekoizpen-gastuak bere gain hartuko ditu. Bira Nafarroan Barna 2026: egitaraua (pdf)