
"42 Urduliz Bizkaiko 'Piscinea'"
2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena → 2026 aza. 13(a)
Urduliz
Gratis
42 Urduliz Bizkaiako 'Piscinea' campuseko prestakuntza-programan sartzeko hautaketa-prozesua da: programazioan murgiltzeko 26 egun jarraiko esperientzia presentziala, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik programazio-ezagutzarik izatea. Lau astez, parte-hartzaileek hainbat erronka eta proiekturi aurre egingo diete. Horien bidez, programazioaren oinarriak hutsetik ikasiko dituzte eta, batez ere, 42ko ikaskuntza-metodologia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Hemen ez dago ez klaserik, ez irakaslerik. Ikaskuntza praktikan, elkarlanean eta berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen da: aurrera egitea, huts egitea, irtenbideak bilatzea, ezagutzak partekatzea eta erronka berriei aurre egitea prozesuaren parte dira. 'Piscinea' bizia eta zorrotza da, baina aukera paregabea ere bada norberaren gaitasun berriak ezagutzeko, ikasteko gogo bera duten beste pertsona batzuk ezagutzeko eta 42ko metodologia zuretzat egokia den jakiteko. 42 Urduliz Bizkaiako hurrengo Piscinea 2026ko urriaren 19an hasiko da. Hau ez da igeri egitea. Hau uretara jauzi egitea da.