
Fluxu 2026: Miren Doiz
2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena → 2026 aza. 15(a)
Casa de Cultura de Auritz-Burguete
Auritz
Fluxu 2026 - Arte Garaikidearen Zirkuitua Nafarroan egitarauaren barruan. Kanpoan zura, lastoa eta plastikoak instalatzea eta, kultura etxearen barruan, teknika eta eragiketa artistikoei buruzko infografia bat. Aurizko ohiko lanbideetan (abeltzaintza edo oihangintza, kasurako) erabili ohi diren eta, nagusiki baztertu egiten diren materialetatik abiatuta, instalazio iragankor bat egin nahi dut, eraikuntza- eta arte-prozesua partekatuz eta prozesua bera erakutsiz, museo etnografikoetan azalpenetarako izan ohi diren poster-panel horietako baten bidez. Kultura etxearen aitzinean dagoen «lorategi etnografikoa»-ren bidez goretsi nahi dira bertako jakintza tradizionalak, hain zuzen ere, lan artistikoaren sustrai bera dutenak: materiarekin egin daitekeenaz ikertzea eta ekosistema zainduko duten prozesuak bilatzea. Lan honek zubia izan nahi du artisau-lanaren eta orainaldiko praktiken artean, eta eguneroko materialen erabilera elkarrizketarako gune bihurtu. Fluxu 2026: egitaraua (pdf)