Zerdago
← Itzuli agendara
Bergara ZTB Jardunaldiak 2026
Jaiak eta jaialdiakesKulturklik

Bergara ZTB Jardunaldiak 2026

2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala → 2026 aza. 15(a)

Bergara

Bergara zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko topagune bilakatuko dute ZTB Jardunaldien 11. edizioak udazken honetan. Aurtengo ardatza ikerketa izango da eta, urriaren 30etik azaroaren 15era, zientziara eta berrikuntzara modu desberdinetan barneratzeko aukera eskainiko da. Galdera bat egitea eta erantzun bat aurkitzea. Horren artean dagoen bidea da ikerketa: jakin-mina, hipotesiak, saiakerak, akatsak, urteetako lana eta, batzuetan, dena aldatzen duen aurkikuntza. Eta prozesu horretatik sortzen dira ezagutza, berrikuntza eta etorkizunerako aukerak. Horixe erakutsi nahi dute aurtengo ZTB Jardunaldiek: ikerketaren emaitzez harago, haren atzean dagoen prozesua ezagutzea eta ulertzea. Eta, batez ere, erakustea ikerketa ez dela urruneko edo abstraktua den zerbait, baizik eta gure eguneroko bizitzarekin, enpresekin, hezkuntzarekin eta etorkizuneko erronkekin lotuta dagoen jarduera. Horretarako, ikerlariak, enpresak, ikastetxeak, profesionalak eta herritarrak elkartuko dituen bi astetik gorako programazioa antolatu da, zientzia eta berrikuntza hainbat ikuspegitatik ezagutzeko. Programazio osoa hemen kontsultatu daiteke. Urriak 30 · 18:00 · Aroztegi aretoa ZTB Jardunaldien hasiera ofiziala eta “Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak” erakusketaren inaugurazioa. Urriak 30 – azaroak 15 · Aroztegi aretoa “Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak” erakusketa. Azaroak 5 · 9:00-14:00 · Miguel Altuna LH “Adimen Artifizialeko laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira” barnetegi teknologikoa. Azaroak 5 · 18:30 · Seminarixoa “Wolfram Txinpartak” zientzia-umorezko bakarrizketak. Azaroak 11 · 14:30-16:30 · Irizar jauregia “Adimen Artifiziala, merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun” tailerra. Azaroak 11, 12 eta 13 · UNED eraikina (HI)! Ikerlari — Gazte Ikerlarien Forum Zientifikoa, lehen edizioa. Erakusketa: bailarako ikerlari gazteen poster zientifikoa Ikerlari gazteen aurkezpenak, aditu zein profesionalen hitzaldiak eta enpresa zein prestakuntza arloko esperientziak.