
MusikaesKulturklik
GARAROCK FEST 2026: HARAT
2026(e)ko azaroaren 20(a), ostirala
San Agustin Kulturgunea (Mendaro)
Mendaro
Gratis
Gararock 2026 musika-jaialdiren barne. Harat Berako (Nafarroa) taldea da. Ibai Gogortzak (gitarra eta ahotsa, musika eta hitzen egilea), Mattin Arbelaitzek (bateria) eta Iñigo Telletxeak (baxua) osatzen dute. Euskaraz abesten dute, eta haien musikak gitarra distortsionatuak, erritmo asimetrikoak eta ahots zatiak uztartzen ditu, giro hipnotiko eta lokaztuan. 2022ko ekainaren 16an argitaratu zuten lehen diskoa, izen bereko Harat, bederatzi kantakoa. Berako Atala estudioan grabatu zuten, eta diskoa vinilo eta CD formatuetan ere eskuragarri dago. 2026an, Iruñeko Laba aretoan aritu ziren zuzenean.