Zerdago
← Itzuli agendara
OFNI antzerki zikloa 2026: Ixiar Rozas: "Narrugorrik, paseo-entzunaldia"
BesteKulturklik

OFNI antzerki zikloa 2026: Ixiar Rozas: "Narrugorrik, paseo-entzunaldia"

2026(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

Donostia, Gipuzkoa

10 / 12 €

Paseo bat da, entzumena eta hiriko parke baten artean. Aditzen dugun bitartean, Cristina Enean ibiliko gara, soinu, belar, harri, landare, zuhaitz, zeru eta izaki artean. Narrugorrik liburuko testu zati, poema eta soinuetatik abiatzen da entzunaldia eta, ahotsaren bidez, eskala eta frekuentzia desberdinetan barrena doa. Piezak material intimoa eskaintzen du, zeinean gauza guztien arteko aldibereko presentziaren sentsazioa dagoen, txikitik handira zabaltzen. Hotsak, izakiak, inguruko soinuak, txoria, harria, argia han, usaina, ukimena, hezetasuna, agian, harridura. Eta arretak ahotsen irudia egiten du. Soinu intentsitateak. Eta aditze horretan, arnasketa, arreta, energia mota bat. Narrugorrik-ek biluzdura modu eta une desberdinak zeharkatzen ditu. Fisikoa, bulnerablea. Paisaia bat, idazketak, erritmoak, ahots eta irudiek eratzen duten espazio sozialean. Oharrak: Lurrean eroso egoteko pareo, kuxin, esterilla… ekarri behar da. Entzunaldia Kutxa Fundazioa Kluban hasiko da eta hortik Cristina Eneara abiatuko gara. Euria egiten badu, Kutxa Fundazioa Klubean eta Tabakaleran egingo dugu entzunaldia. Publikoa: orokorra (+ 14 urte) Saio bakoitzak 75 minutu inguru irauten du (saioen ordutegia: 15:30-16:45 / 17:00-18:15) Ikuskizun hau OFNI antzerki zikloaren parte da, Kutxa Fundazioren programazioaren eszenikoaren barruan. OFNI antzerki zikloa