
GARAROCK FEST 2026: GAILU
2026(e)ko azaroaren 27(a), ostirala
San Agustin Kulturgunea (Mendaro)
Mendaro
Gratis
Gararock 2026 musika-jaialdiren barne. GAILU Okene Abrego, Xabier Olazabal «Drake», Mariano Hurtado eta Mikel Txopeitiak osatutako proiektua da. BAP!!, Inoren Ero Ni, Anari, El Hombre Burbuja eta Negu Gorriak bezalako proiektuetan parte hartu duten musikariak. Baxuaren eta bateriaren oinarri erritmikoaren sinpletasunarekin jolastuz, punk, hardcore, post-hardcore, eskola zaharreko Hip Hop, Dub Poetry, Spoken Word eta musika beltza eta elektronikoa jariatzen hasi ziren zentzurik zabalenean (drum & bass, jungle, trip-hop). 2025eko irailean Bizi eta ixo!! laugarren albuma kaleratu zuten, eta 2026ko otsailean, Zarauzko eskarmentu handiko musikaria den Hodei Esteban (Occhi Di Farfalla, Erantzun, Estricalla…) batu zen baxu-jotzaile gisa.