
Jaiak eta jaialdiakKulturklik
Urretxuko Amuak Kultur Programa 2026
2026(e)ko urriaren 18(a), igandea → 2026 aza. 29(a)
Urretxu
Inscripción
Urretxuko Udalak AMUAK kultur programa berria jarri du abian: esploratzeko, esperimentatzeko eta kulturarekin harremantzeko modu berriak probatzeko egitasmoa. Helburuen artean daude publiko berrietara iristea, sormena eta ezagutza sustatzea eta Urretxuko kultur espazioei erabilera berriak ematea. Urrian eta azaroan, askotariko proposamenak izango dira: musika, pintura, sukaldaritza, zirkua, perkusioa, adimen artifiziala, natura… Tailerrak, hitzaldiak eta zuzeneko emanaldiak, hainbat espaziotan.