Zerdago
← Itzuli agendara
"Zeu irakurle, ni kontalari"
BesteesKulturklik

"Zeu irakurle, ni kontalari"

2026(e)ko urriaren 6(a), asteartea → 2026 abe. 1(a)

Lekuona Fabrika

Errenteria

Gratis (inscripción)

Haurrek asmakizunak, poesia, jolasak eta ipuinak entzunez istorioez gozatzeko aukera izango dute. Ipuin kontalaria parte hartzaile bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da. Helburua irakurzaletasuna sustatzea da eta guztiok bidelagun izatea giro lasai eta erakargarri batean. Jarduera hau 6-8 urte bitarteko haurrentzat izango da, euskaraz. Asteartetan. Lur Korta izango da dinamizatzaile. Aurreikusten den egutegia: urriak 6, 13, 20, 27 azaroak 3, 10, 17, 24 abenduak 1 Saio jarraiak dira. Hirugarren saiotik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko. Neguko talderako izen emateak abenduan irekiko dira. IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita. Lekuona Fabrika Udal Bibliotekaren eskutik.