
Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin: "Bitartean heldu eskutik - 25 urte"
2026(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena
Teatro Arriaga
Bilbo, Bizkaia
18 €
Orain 25 urte, euskal poesia garaikidearen libururik esanguratsuenetakoa argitaratu zen Durangoko Azokan: Bitartean heldu eskutik (Susa). Jon Kortazar kritikariak «iraultza lasai» bat zela esanez laudatu zuen: poesia argi eta urbanoa, pertsona zehatzen (migratzaile, emakume langile, adikziodun, trans, arrantzale eta abarren) historiak kontatzen dituena, eta gaztelaniara, frantsesera, ingelesera eta errusierara itzuli zena berehala. Poemetako bat, «Maiatza/May», The New Yorker aldizkariaren mendeurreneko antologian agertu da duela gutxi. Liburua sortu zen garaian, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek sarritan partekatzen zituzten ideiak, abestiak eta proiektuak. Hogeita bost urte geroago, ospakizun honek berriro elkartu ditu bi-biak, poesia- eta musika-ikuskizun intimo eta berezi batean, XXI. mendearen hasiera hartako indar sortzailea berreskuratuta.