Zerdago
← Itzuli agendara
"Lantegi irekiak. 2026 abendua"
BesteKulturklik

"Lantegi irekiak. 2026 abendua"

2026(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Aurtengo bigarren Lantegi irekietan, Tabakalerako Artisten Guneak gaur egun bertan lanean ari diren artista egoiliarren proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko du. Publikoak espazio horretan diharduten artisten lana gertutik ezagutzeko eta erresidentzia-programen laguntzaz garatzen ari diren proiektuetara hurbiltzeko aukera izango du. Artisten Gunea hainbat esparrutan aritzen diren tokiko zein nazioarteko artisten topalekua da. Nazioarteko egonaldi artistikoen programaz gain, bestelako baliabideak eta zerbitzuak ere eskaintzen ditu, hala nola lanerako espazioak, ikus-entzunezko materiala eta baliabide teknikoak. Lantegi irekien edizio honetan hamar artistak hartuko dute parte guztira. Besteak beste, Eduarda Camargo, Francesca de Chiara, Hugo Saliente, Juliana Ribeira, Leyre Arana eta María Larragan, Mar Guerrero, Pati Starzykowski eta Sofia Mendiondo izango dira parte-hartzaile.