Zerdago
← Itzuli agendara
LIBURU BABY KLUBA
AntzerkiaesKulturklik

LIBURU BABY KLUBA

2026(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Biblioteca Municipal Aldakonea

Errenteria

Gratis (inscripción)

Liburu Baby Kluba jarduera ludiko eta didaktikoa da. Bere helburu nagusia, haurtzaro goiztiarrean eta familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa bultzatzea da. Jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen dituena. Ekintza hau 0-3 urte bitarteko haurreri zuzenduta dago, heldu baten laguntza beharrezkoa da. Euskara, gaztelania eta ingelesa tartekatuko dira. Mestiza Elkartea izango da dinamizatzaile. Aurreikusten den egutegia hau da: 1. saioa: urriak 6 azaroak 3 abenduak 1 urtarrilak 7 otsailak 2 martxoak 2 apirilak 6 maiatzak 4 2. saioa: urriak 20 azaroak 17 abenduak 15 urtarrilak 19 otsailak 16 martxoak 16 apirilak 20 maiatzak 18 Saio independenteak dira, beraz, saio bakoitzerako izena eman behar da. Hileko saioa amaitu eta aste horretako ostiralean eguerdiko 12:00etan irekiko dira izen-emateak. Parte hartuko duten helduen eta haurren izen-ematea egin beharko da. Plazak betez gero, itxarote zerrenda irekiko da. Ez da zozketarik egingo. 2. saiorako lehentasuna 1. saioko itxaron zerrendakoek izango dute. Izena emateko, irailaren 7tik 20ra bitartean, hemen: http://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak Baita presentzialki Lekuona Fabrikan eta Aldakoneako Liburutegian. Telefonoz 943 44 96 35 eta 943 44 96 99 zenbakian edota 647 673 451 zenbakian WhatsApp bitartez. Aldakoneako Liburutegiaren eskutik.