
ErakusketaKulturklik
Irakurle taldea: "Juana" (Jon Artano)
2026(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena
Orio
Jon Artano kazetariaren lehen liburua da, Elkarrek 2023an argitaratua eta Tene Mujika bekari esker landua. Juana Perea Plataren historia kontatzen du, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsi zen euskal familia baten alabarena. Marinela eta urpekaria izan zen, eta mugarik ezagutzen ez zuen emakume ausarta zen. 2020ko urriaren 29an hil zuten, eta Artanok nork eta zergatik hil zuen ulertu nahi izan du. Horretarako, Kolonbiara bidaiatu eta Juanaren bizitzaren arrastoa jarraitu du. Emaitza bidaia-liburu bat da, kazetaritza-ikerketa eta kronika uztartzen dituena. Gerrak eta indarkeriak zeharkatutako bizitza bat eta Atlantikoaren bi aldeen arteko memoria jjasotzen ditu.