
ZinemaKulturklik
"Ecos de la terra" dokumentalaren proiekzioa + solasaldia
2026(e)ko abenduaren 17(a), osteguna
Orio
«Ecos de la tierra» kapitalismo erauzleari aurre egiteko borroken buru diren sei emakumeren ahotsak biltzen dituen dokumentala da, El Salvadorren, Kolonbian, Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Mediterraneoan erresistentziaz eta zaintzaz hitz egiten duten esperientziak uztartuz. Koordenatu ekofeministetatik bizitza erdigunean jartzen duten bizimoduei buruz hitz egiten dute: ez bakarrik gizakiena, baita animaliena eta ekosistemena ere, justiziaz eta erreparazioaz ere hitz egiteko atea irekiz.