
Auzo Eszena 2026: udazkena (urria - abendua)
2026(e)ko urriaren 18(a), igandea → 2026 abe. 20(a)
Gasteiz, Araba
5 / 7 €
Urriaren 18an, igandean, hasiko da Auzo Eszenaren 16. edizioaren bigarren denboraldia. Profesionalak ez diren 8 ikuskizun izango dira, eta gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoetan egingo dira datozen hiru hilabeteetan, urritik abendura. Jende guztiarentzako obrak dira, eta magia, antzerkia, umorea eta dantza eskainiko dituzte: Tadir Teatroaren Muchas magias por venir (magia eta barietateak): urriaren 18an Aldabe gizarte-etxean. Tercera filaren Tres manzanas podridas (Antzerkia): Urriaren 25ean, Arriaga gizarte-etxean. Miernes Addamsen Todo mal (umorezko bakarrizketa teatralizatua): Azaroaren 8an, Salburua gizarte-etxean. Escena 5en El gran inmolador (antzerki musikala): Azaroaren 14an, Zabalgana gizarte-etxean. Ipazapiren 136 escalones (antzerkia): Azaroaren 22an, Arriaga gizarte-etxean. Maitane eta Lauraren Corrents (dantza): Azaroaren 29an Salburua gizarte-etxean. Auskalhopen Clownsulta-3: escenas (antzerkia): Abenduaren 13an, Zabalgana gizarte-etxean. Towandaren El milagro de Helen Kéller (antzerkia): Abenduaren 20an Aldabe gizarte-etxean. Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira, eta bertaratu nahi dutenek urriaren 1etik aurrera eros ditzakete sarrerak gizarte-etxe eta kirol-instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik), baita Internet bidez ere (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte). Sarreren prezioa 5 edo 7 €koa izango da. Auzo Eszena 2026: urria - abendua (pdf)