
"Hormatxoria" (Itzala)
2026(e)ko irailaren 18(a), ostirala → 2026 abe. 30(a)
Labe Gazte Laborategia
Gasteiz, Araba
Itzalak ilustrazioa, komikia eta erretratua jorratzen ditu, eta bere Hormatxoria muralak ezin hobeto islatzen du bere unibertso sortzailea. Lanean neskato ilehori bat eta bere inguruan hegan dabilen murgilari/txori bat dira protagonista; txoriak «S» itxurako bidea egiten du airean, txikiaren begiradapean. Neska izenik eta istorio zehatzik gabeko pertsonaia bat da, ilustratzaileak duela dela sortua; beti agertzen da naturaz eta animaliaz inguratuta, ipuin klasiko batetik ateratakoa balitz bezala. Gainera, txoriek betidanik erakarri dutenez, murala aitzakia ezin hobea izan zen bere txori gogokoenetako bat marrazteko: hormatxoria. Mural formatuaz haratago, Itzalaren lana eguneroko egoeren ilustrazioan oinarritzen da, teknika tradizionalen bidez errealismo magikoko ukituekin uztartuz. Duela gutxi amaitu du Udara, bere lehen eleberri grafikoa. Zatoz LABEra eta ezagutu Itzalaren unibertsoa!