
Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan. 2026ko urria, azaroa eta abendua
2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna → 2026 abe. 31(a)
Artium Museoa
Gasteiz, Araba
Gratis (con inscripción)
Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan. Urriaren 4an Begiratzen den kristalaren kolorea nolakoa, halakoa… Museoko leihoetan zelofanezko koloretako paperak ezarriko ditugu. Gero, gure esku-hartzearekin zer gertatu den begiratuko dugu: nola aldatu den leihotik ikusten den hiri-paisaiaren kolorea. Urriaren 11n Alegiazko mapak. Zer aurkitu nahiko zenuke etxetik eskolarako bidean? Lantegi honetan mapa bat diseinatu ahal izango duzu faltan sumatzen duzun eta zure joan-etorrietan gozatu ahal izatea gustatuko litzaizuken guztiarekin. Gogokoen dituzun lekuak irudikatu ahal izango dituzu. Urriaren 18an Harrapa ezazu hiria. Argazkia asmatu aurretik, frottage teknika asko erabiltzen zen inguratzen gaituenaren oroitzapena edo erregistroa izateko. Gaur, teknika hori erabiliko dugu museoaren ondoko eremuetan, testura horiek «harrapatzeko» eta lantegietan aprobetxatzeko. Urriaren 25ean Landareak margotzea. Artium Museoko lorategian landare, lore eta zuhaitz ugari ditugu. Landare horietako bat aukeratuko dugu, eta, ondoren, lantegira igoko gara, marraztu eta akuarelekin margotzeko. Azaroaren 1ean Urak ez du formarik. Gure gorputzak uraren eta kolorearen mugimendua nola gida dezakeen aztertuko dugu. Keinuen, makurduren eta erritmoaren bidez, mugimendu fisikoak aztarna piktoriko paregabeak uzten dituela ikusiko dugu, eta marra bakoitza gure buruaren hedadura bat dela. Azaroaren 8an Papera ehuntzea. Inoiz pentsatu al duzu artilea ez dela ehundu daitekeen gai bakarra? Lantegi honetan, sorkuntza-modu berriak aztertuko ditugu pieza bakarrak diseinatzeko. Horretarako, paper birziklatua bilbatuko dugu. Ez al duzu probatu nahi? Azaroaren 15ean Edizio mugagabeak, kopia amaigabeak. Estampazioa. Irudiak leku batetik bestera nola igaro ditzakegun arakatzeko hainbat materialekin esperimentatuko dugu estanpazioaren teknika erabiliz. Azaroaren 22an Soinudun eskulturak: esperimentuak hotsaren eta formarekin. Inoiz pentsatu al duzu badirela hotsa ateratzen duten artelanak? Hots horiek bortitzak, leunak, kristalkarak edo gogorarazleak izan daitezke... gaurko lantegian erritmo handiz dantza egin araziko digun eskultura bat sortuko dugu. Azaroaren 29an Beste izaki bat izatea. Ibai, txori, fruitu izatea… Lantegi honetan izaki paregabeak irudikatuko ditugu, erdi animalia eta erdi landare: bizkarrean loreak dituzten txakurrak, ezkata ordez hostoak dituzten arrainak edo ibaiak jariatzen zaizkien pertsonak. Marrazkiaren eta collagearen bidez, gure izaki hibridoari itxura emango diogu, eta kolore askotako kartoi mehezko maskara bat sortuko dugu. Abenduaren 5ean, 6an eta 7an (Abenduko zubia) Istorioak paperaren gainean. Lantegi honetan fanzine bat sortuko dugu gure ideiei forma emateko, collagearen eta irudi eta hitzen estanpazioaren bidez. Arau finkorik gabeko istorio bat nola kontatu ikusiko dugu, gure lan txiki baina indartsua sortzeko askotariko teknikak erabiliz. Abenduaren 13an Eskultura mugikariak. Inoiz ohartu al zara zenbat modutan jartzen diren eskulturak museoko aretoetan? Gaur lorategian zintzilikatu eta haizearekin mugituko den bat sortzea proposatzen dizugu. Abenduaren 20an Koloretako islak. Ba al zenekien koloreak era askotako azaleretan isla daitezkeela? Hori egiaztatzen lagunduko diguten tamaina handiko artelanak sortuko ditugu lantegi honetan. Igandero, 11:30etik 13:00etara 3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe Argibide gehiagorako: 945 20 90 20