
ODOLKIAK ORDAINETAN + BIDELAPURRAK
2027(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala
Zentral Cafe Teatro
Iruñea, Nafarroa
12 / 15 €
ODOLKIAK ORDAINETAN Tafallan sortutako rock’n roll taldea da Odolkiak Ordainetan, betiko lagunen artean musikarekiko grina landu eta sentitzen zutena kanporatzeko sortua. Punk rocka, rockabillya eta psychobillya nahasten dituzte, erritmo azkarrak melodia itxaskorrekin uztartuz, jarrera zuzena galdu gabe. Gehienbat euskaraz kantatzen dute, kalean bizi dituzen kezkak, amorrua, parranda eta lagunartea oinarri hartuta. Haien tokia oholtza da, nahiz bere ibilbidea joan etorriz betea egon, beti ibili izan dira inguruan. Diska luze bat eta bi EP atera dituzte orain arte, eta bere zuzenekoek indarra, izerdia eta konplizitatea erakusten dute publikoarekin. Azken urteetan Nafarroa eta Euskal Herriko areto eta jaialdi askotan aritu dira kontzertuak han-hemenka eman dituzte modu intermitentean, bere kideek beste proiektuetan parte hartzearen ondorioz ezin izan baitute modu jarraian nahibeste konposatu edo jo. 2026ko udan haien bigarren lan luzea kaleratuko dute, hainbat urteetan zehar landutako abesti bilduma berria zeinekin euskal eszena kolpatuko bira berri baten kontzertuekin. BIDELAPURRAK Bidelapurrak Gasteiz eta Bergara artean sortutako folk-rock taldea da. Taldearen hastapenak 2013an kokatzen dira, Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri musikariek proiektua abiatu zutenean. Hasieran bikote gisa aritu baziren ere, denborarekin beste musikari batzuk batu zitzaizkien, eta talde moduan ari dira orain. Haien musikak folkaren, countryaren eta amerikana estiloko doinuen eragina du, baina betiere euskal kantagintzaren eta euskararen ikuspegitik landuta. Zenbat negar baztarretan (2014), Gorriak eta bi (2018) eta Inorenak ez diren lurretan (2024) diskoak argitaratu dituzte. Hibernazio eta aktibitate garaiak tartekatu izan dituzte euren ibilbidean, eta orain, gogotsu ari dira kontzertuak eskaintzen eta abesti berriak sortzen. Gaur egun, Ander Solozabal, Ekaitz Aranberri, Gorka Etxebarria, Jon Aranburu, Irati Olaziregi eta “Jere” Martinez dira taldeko kideak.