
"Chillida - Mendiburu. Denboraren ispilua"
2026(e)ko urriaren 8(a), osteguna → 2027 urt. 10(a)
Sala de exposiciones Menchu Gal
Irun
Gratis
Irungo Menchu Gal aretoak erakusketa berri bat hartuko du urriaren 8an: Chillida Mendiburu. Denboraren ispilua, Eduardo Chillida (1924-2002) eta Remigio Mendiburu (1930-1990) artisten arteko elkarrizketari dedikatutako lehenengo erakusketa, hain zuzen. Erakustaldiak bi autoreen hainbat eskultura bilduko ditu, eta bi eskultoreek partekatzen zituzten lotura pertsonal eta artistikoak esploratzeko aukera eskainiko du. Hautatutako eskultura-sortaren bidez, erakusketak Chillidak eta Mendiburuk partekatu zituzten lotura pertsonal eta artistiko ugari jartzen ditu agerian. Horrekin batera, artista bakoitzak hainbat gai jorratzeko zituen moduak ikusaraziko dira, hala nola materia, espazioa, sortze-prozesua, edota artearen, naturaren eta lurraren arteko harremana. Ildo horretan, burdinak, zurak eta bestelako materialek berebiziko garrantzia hartzen dute artisten obretan. Erakusketak badauka beste ezaugarri nabarmen bat, halaber: Chillidak eta Mendiburuk azken horren tailerrean, Hondarribian, izandako topaketaren argazkiak, hain zuzen. Sidney eta Abraham Lurie Waintrob argazkilariek atera zituzten argazkiak, 60. hamarkadan. Laginaren bidez, gainera, bi artistek Menchu Gal aretoarekin izandako lotura berreskuratu egingo da. Izan ere, Eduardo Chillidaren erakusketa egon zen jada 2011ko urtarrilaren 28tik uztailaren 3ra arte, eta Remigio Mendibururen beste erakusketa bat 2014ko otsailaren 28tik irailaren 14ra bitartean. Urriaren 8an izango da inaugurazioa, eta, esan bezala, erakusketa 2027ko urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai.