
Fluxu 2026: Katixa Goldarazena
2027(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena → 2027 urt. 29(a)
Lakuntza
Fluxu 2026 - Arte Garaikidearen Zirkuitua Nafarroan egitarauaren barruan. Antzeman diot apatxek lurraren kontra egiten duten soinuari, baina pentsatu dut Bilboko Zazpi Kaleetan soinu horrek obraren batekoa izan beharko lukeela, besteak ez zuela inolako zentzurik. Zakurrak zaunka jarraitu duenez, balkoitik begiratu dut: ardi-zakur bat, zelarako zaldi bat eta gizon bat. Gauza desberdinei buruz hitz egiten diguten elementuak elkartzen direnean, guretako zentzua duen zerbait bilatzen dugu. Zer zentzu? Nondik datoz? Zertara? Zergatik? Inguruari nahitaez erantzun behar diogu, zalantzan jarri gabe. Egunaren zati handi bat ematen dut ahoa hertsatzen; gauez hortzak hertsatzen ditut. Saiatzen naiz deus gehiago ez esaten, esaten dudanetik harago. Eztarria kontrolatzen duzunean ere, bai airea hartzeko bai askatzeko, kosta egiten da arnasa hartzea. Beti dago korapilo bat eztarrian. Ez naiz erabat kontziente nahi gabe esaten dudanaz. Ez dut kontrolatu nahi izaten. Itsusi, eder, ar, eme, zer molde, zer egitura, zer azalera. Kanido bat, ekino bat eta gizaki bat. Fluxu 2026: egitaraua (pdf)