Zerdago
← Itzuli agendara
"Zenbait begirada Iruñeari Udalaren Arte-Bilduman"
ErakusketaKulturklik

"Zenbait begirada Iruñeari Udalaren Arte-Bilduman"

2026(e)ko azaroaren 28(a), larunbata → 2027 urt. 31(a)

Civivox Pompelo

Iruñea, Nafarroa

Pompelo Civivoxak “Zenbait begirada Iruñeari Udalaren Arte-bilduman” erakusketa hartuko du datorren irailaren 1era arte, hiriaren ikuspegi berezia isladatzen duten zenbait egileren 20 lanen aukeraketa zaindua. Begirada, teknika eta diziplina anitzen bidez -pinturatik argazkigintzara, eskulturara, inprimaketara edo grabatura-, Iruñea bere paisaietan, sinboloetan eta hiriko eguneroko bizitzako estanpetan berraurkitzen da. Civivox berriaren sotoko erakusketa-aretorako aukeratu dira 20 artelanak, 400 artista inguru biltzen dituen Arte Garaikideko Udal Bilduma osatzen duten 500 artelanen artean. Artelanetan Alde Zaharra ageri da, hala nola Katedrala, San Zernin, Errekoletak edo Nabarreria, Aranzadi parkea, Ziudadela edo Takonera. Obrek hiriaren interpretazio artistiko pertsonaletan zehar ibilbidea egitea ahalbidetzen dute, hainbat garaitan, Iruñearen nortasuna eraikitzen lagunduz, eta, aldi berean, ibilbide artistiko bat osatzen dute, 1943an hasten dena, Jesus Basiano margolariaren eskutik, eta 2007an ixten dena, Pedro Salaberri nafarraren eskutik. Pinturak hautaketan pisu handia duen arren, argazkiak, eskulturak eta obra grafikoak ere baditu, hirira hurbiltzeko moduak zabalduz. Pieza guztiek ez dute modu literalean espazio bereizgarriak irudikatzen, baizik eta batzuek hiria kontzeptu kultural, sinboliko eta emozional gisa duten ideiari buruz hausnartzen dute. Erakusketak belaunaldi ezberdinetako artistak biltzen ditu, horien artean Lorea Alfaro, Pedro Salaberri, Elena Goñi, Carlos Irijalba, Fermin Alvira, Aitziber Akerreta edo Dick Rekalde, belaunaldien arteko elkarrizketa bat ezarriz, Iruñeko irakurketa garaikidea hizkuntza eta sentsibilitate askotatik aberasten duena. OBRAK: Mario de Ayguavives Izenbururik gabea. (Bestelako hiria bilduma) Argazkia. Poliesterraren gaineko inprimaketa digitala 2000 Fermin Alvira Iruñea eszenatoki gisa Olio-pintura zur gainean 1997 Roland Fischer Iruñeko katedrala Argazkia. Inprimaketa digitala 2003 Ruth Layana Izenbururik gabea Teknika mistoa 1999 Pedro Salaberri Zaharra eta berria Olio-pintura mihise gainean 2006 Adriana Lorente Gela urdin txikia Olio-pintura mihise gainean 1999 Elena Goñi Erraldoi bikotea haur sanferminzale batekin Olio-pintura mihise gainean 2006 Aitziber Akerreta Ardandegia Mihise gaineko teknika mistoa 2005 Miguel Leache Tren-geltokia Akuarela paper gainean 2003 Dick Rekalde Ziudadelako Mistoen Eraikina Argazkia paper gainean 2005 Carlos Irijalba Environment IV Teknika mistoa. Aluminioaren gaineko argazkia 2004 Lorea Alfaro Guztiok izan ditugun txandalak Paper gaineko teknika mistoa 2003 Elena Urdaci Etxera bueltan Diapositibak eta teknika mistoa 2002 Eduardo Ramirez Iruñetik Iruñera Brontze- eta ijezketa-galdaketa 2001 Julio Pardo Zapi Gorria Akrilikoa oihal gainean 2006 Maria Dolores Argaiz San Zerningo dorreak Olio-pintura mihise gainean 1975 Alfredo Díaz de Cerio Café Vienés kafetegia Taula gaineko olio-pintura 2001 Jesus Basiano Ansoleaga kalea Olio-pintura kartoi gainean 1943 Jesus Lasterra Errekoleten plaza Olio-pintura mihise gainean Angel Elvira Iruñeko gertakari gogoangarriak Zuraren gaineko teknika mistoa 2001