
Fluxu 2026: Maslow Industries
2027(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna → 2027 ots. 4(a)
Centro Cultural de Noain
Noáin (Valle De Elorz)
Fluxu 2026 - Arte Garaikidearen Zirkuitua Nafarroan egitarauaren barruan. Proiektu honek lanaren, paisaiaren eta industria-garapenaren arteko harremanak aztertzen ditu, Elortzibar eta Noainen azken historia garaikidetik abiatuta: potasameatzeen erauzketa-jarduerak sakonki eraldatutako lurraldea, hain zuzen ere. Prozesu horiek paisaian eta oroimen kolektiboan uzten dituzten aztarna material eta sinbolikoei buruzko hausnarketa proposatzen dugu: gatz-mahai handiak material hori balioaren, lanaren eta negoziazioaren metafora bihurtzen du, hura lurretik eta lurpetik goratuz eta ekoizpena eta horrek lurraldean dituen ondorioak eztabaidatzeko topagune bihurtuz. Natura Hila argazki-artxiboak Nafarroako energia- eta industria-garapenaren orbainak dokumentatzen ditu, eta arreta azpiegitura eolikoetan eta paisaiaren eraldaketetan jartzen du. Fluxu 2026: egitaraua (pdf)