
"Artea eta paleontologia", Mauricio Antón-en erakusketa
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata → 2027 ots. 21(a)
Museo San Telmo
Donostia, Gipuzkoa
10 €
Erakusketa Mauricio Antón (Bilbo, 1961) paleoartistaren ibilbide profesionalari eskainia dago. Ilustratzaile paleontologiko profesionala da, eta mundu osoko museoetan erakusketa ugaritarako lan egin du. Bere ilustratzaile-lana ezin da bere ikerketa-lanetik bereizi, eta, horren ondorioz, zientzia-artikulu ugari argitaratu ditu. Erakusketan Antonek ikerketa paleontologikoko proiektuetan, argitalpenetan eta erakusketetako kolaborazioetan egindako lana aurkezten da olioen, arkatzezko marrazkien eta formatu digitaleko erreprodukzio batzuen bidez. Paleoartista batek nola lan egiten duen aztertzen du eta bere ekoizpenaren hainbat adibide aurkezten ditu, desagertutako animalia eta ekosistemetatik hasi eta giza eboluziorainoko irudien bitartez. Ikusi Mauricio Antón. Artea eta Paleontologia erakusketarekin lotutako jarduerak Bisita gidatuak Urriaren 31etik aurrera Astearteetan 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | larunbatetan, 10:30 (eus) + 18:00 (cas) Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak urriaren 23tik aurrera. Bisita egiteko gutxinez 2 laguneko taldea osatu behar da.