
Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: OLATZ SAITUA & XABIER URTASUN
2026(e)ko urriaren 10(a), larunbata
Azkoitia
2026ko Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barne. Sopranoa: Olatz Saitua Organista: Xabier Urtasun Xabier Urtasun Eraso Iruritan (Nafarroa) jaio zen. Hainbat instrumentutan ikasketak egin eta Pedagogiako Goi Mailako Musika Titulua lortu ondoren, garai ezberdinetako tekla instrumentuen musikarekiko interesa piztu zitzaion. Piano ikasketak Ana García Urcolarekin egin zituen, eta organokoak Loreto Fernández Ímaz eta Esteban Landartekin Donostian, eta Jürgen Esslekin Stuttgart-eko HMDKn; guztiak kalifi kazio bikainenekin amaitu zituen. Halaber, klabezineko ikasketak Luca Guglielmirekin Bartzelonan eta Jörg Halubekekin Stuttgarten egin zituen, eta horiek ere kalifi kazio gorenenekin bukatu zituen. 2019an hirugarren saria eskuratu zuen Ochsenhauseneko (Alemania) Joseph Gabler Nazioarteko Lehiaketan. Bakarlari gisa kontzertuak eskaini ditu Espainian, Portugalen, Frantzian, Alemanian, Hungarian eta Perun, eta organista zein klabezin-jotzaile moduan hainbat talderekin jardun du. 2021ean Olivier Messiaenen obra osoaren grabazioan parte hartu zuen Toul-eko katedralaren (Frantzia) 800. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Gaur egun, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko klabe irakaslea eta Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Pedagogia departamentuko irakaslea da. Horrez gain, Orquestra del Miracle-ko kontinuista da, klabezin zein organoan.