Zerdago
← Itzuli agendara
Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: AITOR GARITANO & MIKEL ANSOLA
MusikaKulturklik

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: AITOR GARITANO & MIKEL ANSOLA

2026(e)ko urriaren 11(a), igandea

Bergara

2026ko Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barne. Tenorea: Aitor Garitano Organista: Mikel Ansola Mikel Ansolak (Markina-Xemein, 2000) jaioterrian bertan eta Ondarroan ekin zien musika-ikasketei, eta gazte-gaztetatik hasi zen organo-ikasketak egiten Martin Alberdirekin. Gero Aitor Olea eta Josean Pascualekin ikasi zuen organoa Bergaran, eta, ondoren, Loreto Fernández Imazekin Donostian. 2018 eta 2021 artean, organoko goi-mailako ikasketak egin zituen Musikenen, eta Esteban Landart, Loreto Fernández Imaz, Loïc Mallié, Monica Melcova, Karol Mossakowski eta beste zenbait irakaslerekin lan egin zuen. 2023an goi mailako ikasketak amaitu zituen Stuttgarteko Musikaren eta Arte Eszenikoen Estatu Unibertsitatean, Jörg Halubek zuzendari zuela, eta kalifi kazio gorena eskuratu zuen. 2025eko urtarrilean, Organoko Masterra egin zuen zentro berean, Jürgen Essl irakaslearekin, hura ere notarik handienarekin. Ansolak piano eta klabezin eskolekin aberastu du bere prestakuntza, baita nazioarteko organista ezagunek emandako ikastaro magistralekin ere. Aldi berean, kontzertu jarduera oparoa izan du Espainiako eta Alemaniako jaialdietan, eta, bakarlari gisa ez ezik, lau eskutara eta abesbatzak lagunduz ere jardun du. Besteak beste, Donostiako Musika Hamabostaldian, Leóngo Katedraleko Organo Zikloan eta Stuttgarteko Nazioarteko Bach Akademiak parte hartu du. 2021 eta 2025 artean, Stuttgarteko San Petri elizako organista titularra izan zen, eta gaur egun MarkinaXemeingo Musika Haizeak zikloa koordinatzen du.