Zerdago
← Itzuli agendara
Literatur-solasaldia: "Laura esaten zioten"
ErakusketaKulturklik

Literatur-solasaldia: "Laura esaten zioten"

2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Sanagustin Kulturgunea

Azpeitia

Gratis

Ainhoa Aldazabalen eta Leire Ibargurenen eskutik, 'Laura esaten zioten' liburuari buruzko solasaldia egongo da, Miren Odriozola, liburuaren protagonistarekin batera. LAURA ESATEN ZIOTEN (Leire ibarguren) 1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren ikurrinaren pean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten. Borroka anitzetan parte hartu zuen horren aurretik eta ondoren: ETAko kide, Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen; Auzitegi Nazionalak Udalbiltzan egindako lanagatik auziperatu zuen… Liburu hau bizitza eta mundu osoa borroka-zelai izan duen emakume baten biografia da.