
ETXEZ ETXE 2026
2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala → 2026 urr. 17(a)
Centro de Arte Contemporáneo Huarte
Huarte
Gratis (previa inscripción)
Urriaren 16 eta 17an, Etxez Etxe 2026 arte eta hezkuntza jardunaldiak ospatuko dira. Iruñeko ILZarekin (Irakasleen Laguntzarako Zentroa) elkarlanean egindako jardunaldi hauen hirugarren edizio honetan, Nafarroan artearen eta hezkuntzaren alorrean modu ezberdinetan lan egiten dugunontzako topagune bat eraikitzen jarraitzen dugu. Esperientziak ikusgarri egiteko, jakintzak partekatzeko eta sare hau sendotzeko bideratutako bi edizioren ondoren, beste urrats bat eman nahi dugu Massa Salvatge Valentziako kolektiboaren eskutik eta aldi honetarako diseinatutako euren proposamenarekin: La brecha. Artea eta hezkuntzaren aglomeratua. La brecha (brexa) hainbat zatirekin osatutako harria da, matrize komun baten bidez elkartuta eraikuntza berri bat eraikitzen duena. Irudi honek gure komunitateaz pentsatzeko balio digu: jatorri, prestakuntza, esperientzia eta egiteko modu ezberdinak dituzten pertsonak, topagune bat partekatzen dutenak. Geure buruari galdetuko diogu: nondik gatoz arte-hezkuntza egiten dugunean? Artetik, hezkuntzatik ala bietatik? Nola eragiten dio gure ibilbideak gure praktikei? Zer gertatzen da arte-hezkuntza ulertzeko modu ezberdinek bat egiten dutenean? Pentsamendurako, trakerako eta esperimentazio artistikorako espazio hibrido bat proposatzen dugu. Artearen eta hezkuntzaren arteko harremanari buruzko ideietatik eta eztabaidetatik abiatuko gara, sorkuntza kolektibora eramateko papera, irudiak, hitzak, kopiak, inprimatzeak, tolesteak, mozteak eta argitalpen-teknikak erabiliz. Aurreko edizioek komunitate gisa elkartzen eta elkar ezagutzen lagundu baziguten, La brecha proposamenarekin gure desberdintasunek bat egiten dutenean zer eraiki dezakegun arakatu nahi dugu. Berriro elkartuko gara geure burua prestatzeko, esperimentatzeko, partekatzeko eta gure praktikak zalantzan jartzeko. Zer elkartzen gaituen, zer banatzen gaituen eta gure zatiak nahasten direnean zer aukera berri agertzen diren ezagutzeko. Agian komunitate bat horixe bera da: gure desberdintasunak desagertzen ez diren leku bat, baizik eta zerbait berria eraikitzeko elkartzeko modu bat aurkitzen dutena. Egitaraua Irakasle jardunean bazabiltza inskribatu Hemen; jardunean ez bazabiltza idatzi mezu bat educacion@centrohuarte.es-era. *Irakasleei zuzendua.