Zerdago
← Itzuli agendara
Denden doinuak: Conciertos de Escaparate
MusikaesKulturklik

Denden doinuak: Conciertos de Escaparate

2026(e)ko urriaren 17(a), larunbata

Gasteiz, Araba

Gratis

Gozatu tokiko merkataritzako erosketez zuzeneko musika klasikoa entzunez. ”Denden doinuak – Conciertos de Escaparate” goiz bateko erosketak musika-esperientzia bihurtzen dituen ekintza da. Proposamen honen bidez, gure ohiko erritmo bizkorra hautsi egin nahi da, ingurua biziarazten duten saltokietatik paseatzera, horiek deskubritzera eta berauetan gelditzera gonbidatzen gaituen ingurune lasaia eskainiz. Urriaren 17an, larunbata, hainbat bakarlarik eta duetok musika klasikoa eskainiko dute zuzenean, hiriko musika ibilbide bat sorturik Andre Maria Zuriaren guneko eta Diputazio, Errementari, Zapatari eta Hedegile kaleetako saltokietan. Programazioak zazpi musika proposamen bilduko ditu, askotariko duetoekin eta banakako emanaldiekin, eta biolin, biola, txirula, saxofoi, fagot, tronpa, clarinete,teklatu eta ahots interprete profesionalak izango dira. Parte hartzen duten saltokiak eta ordutegiak: 11:30 - 11:50: Irantzu-tzu (Hedegile kalea, 34). Biola. Zubi (Errementari kalea, 36). Fagota + tronpa. Vire (Hedegile kalea, 22). Ahotsa + gitarra. Frutas El Campo (Pedro Egaña kalea, 2). Txirula. 11:50 - 12:10 Ezdakit (Hedegile kalea, 13). Biolin bikotea. Boga (Hedegile kalea, 8). Ahotsa + pianoa. Petit Boheme (Hedegile kalea, 50). Klarinetea. 12:15 - 12:35 Mercury handpan (Hedegile kalea, 5). Txirula + saxofoia. La Brasileña (Posta kalea, 2). Biolina + biola. Cuchillería Coello (Diputazio kalea, 17). Fagota + tronpa. Txik Txak (Probintzia plaza, 6). Txirula + klarinetea. Boutique del Tejido (Probintzia plaza, 11). Ahotsa + pianoa. Zazpi Olatu (Zapatari kalea, 48). Ahotsa + gitarra. 12:45-13:05 Anny 2 (Probintzia plaza, 12). Fagot + trompa / Fagota + tronpa. Más que ver (Diputazio kalea, 5). Txirula + saxofoia. Tejidos Junguitu (Errementari kalea, 10). Klarinetea. Alquimia 40 (Hedegile kalea, 40). Ahotsak. Laida (Diputazio kalea, 1). Biolina. Mendia Optika (Plaza Berria, 12). Biolina + biola. Calzados Marijuan (Diputazio kalea, 14). Txirula. 13:15 - 13:35 Cuentería lakú (Andre Maria Zuriaren plaza, 10). Biolin bikotea. Vinylora (Hedegile kalea, 19). Biola. Zuloa Comics (Hedegile kalea, 21). Fagota + tronpa. La Casilda (Zapatari kalea, 20). Txirula + saxofoia. Alma y vino (Hedegile kalea, 38). Ahotsak. Tienda Zero Bat (Hedegile kalea, 59). Txirula. Boucheruit (Errementari kalea, 11). Txirula + klarinetea. Sarrera librea lekuak bete arte. Antolatzailea: Gasteizko Udala. Babeslea: Eusko Jaurlaritza. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila. Laguntzailea: Esas. Red de mujeres creadoras y artistas.