
IAKantuan Zikloa 2026: Amalur Abesbatza
2026(e)ko urriaren 18(a), igandea
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia
Gasteiz, Araba
5 €
Ahotsa eta kantuaren inguruan sortutako programa berri hau aurkezten du IAK-Izaskun Arrue Kulturguneak. Kantalab ikastaroak eta bi abesbatzen emanaldiek osatzen dute udazken honetarako prestatutako egitaraua. Kantuaz gozatzeko aukera paregabea, bai ikusten, entzuten, edota ikasten ere. Kantalab ikastarako ikasleek doako sarrera izango dute emanaldi honetan. AMALUR ABESBATZA 2021ean Gasteizen sortutako ahots mistoko abesbatza da, eta hasieratik Arabako Abesbatzen Federazioko kide da. Taldea aurretik beste abesbatza batzuetan aritutako abeslariek osatzen dute, eta musikaz eta kantuaren harmoniaz gozatzea du helburu. Bere errepertorioan erlijiozko nahiz profanozko obrak biltzen dira, garai eta estilo desberdinetako piezekin, Euskal Herriko folkloreko kantuak eta nazioarteko errepertorioko lanak uztartuz. Abesbatzaren zuzendaria Maite Gómez Etxebarria da.