
Liburu-aurkezpena: "Goyaren burua: zer gertatu zen?"
2026(e)ko urriaren 22(a), osteguna
Museo de Bellas Artes de Bilbao
Bilbo, Bizkaia
Gratis (previa inscripción)
Kronika historikoaren eta hausnarketa moralaren artean, liburu honek ikur gisa begiratzen dio Goyari, eta haren galdutako buruari, berriz, margolaria kanporatu zuen herrialdearen metafora iraunkor gisa. Liburuaren egile Miguel Barrerorekin eta Luisa Etxenike idazlearekin izango den topaketa honetan, garai hartako testuinguru soziala aztertuko da, baita oraindik argitzeke dagoen enigma baten arrazoi posibleak ere. Francisco de Goya Bordelen hil zen, 1828an. Mende erdi pasatxo geroago haren hilobia ireki zutenean, gorpuzkinak aberriratzeko, hilotza bururik gabe agertu zen. Gertakari benetako eta ia kondairazko horretatik abiatuta, Miguel Barrerok literatura-ikerketa bat egin du, margolariaren erbestean, Frantzian egin zituen azken urteetan eta haren gorputz mutilatuaren geroko pasadizoan barrena. Enigma argitu ordez, egileak hura baliatu du Espainiaren nortasunari buruz eta bere tradizioaz arduratzeko dituen zailtasunei buruz gogoeta egiteko. Lekua: Arte Ederren Bilboko Museoaren Auditorioan.