
Hemengo Antzerki Erakustaldia 2026: "FRANCAMENTE FO. NO HAY LADRÓN QUE POR BIEN NO VENGA"
2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala
Civivox San Jorge
Iruñea, Nafarroa
Gratis (inscripción)
2026ko Hemengo Antzerki Erakustaldiaren egitarauaren barruan. FRANCAMENTE FO / NO HAY LADRÓN QUE POR BIEN NO VENGA (Guztiz Fo / Ez dago on beharrez etorriko ez den lapurrik) Primera Fila y Centrado! Komedia. 60′ 1958an, Dario Fo Milanera itzuli da, zinemarako eta telebistarako idazten Erroman lau urtez bizitako esperientzia frustragarriaren ondoren.. Behartuta egin du lan hori, Franca Rame emazte eta kideak denboraldi arrakastatsua egin duelako Milango Píccolo Teatro antzokian, mende erdi lehenago idatzitako kalitatezko vaudeville frantsesak antzezten, eta txandaka zaindu behar dutelako Jacobo, 3 urteko semea. Dario komediantea da eta haren sormenerako sena urte batzuk lehenago lanean aritu zen kabaret progre baterako esketch satirikoak sinatzera mugatu da ordura arte. Zergatik ez imajinatu, etxe-aldaketaren kaosean murgilduta, haurra kalakan eta familiaren etxera egindako bisita xelebreenek lana etenarazita bururatu zitzaiola anbizio handiagoko fartsak idazteko ideia? Feydeau edo Labiche-ren bulebarreko antzokiko “ereduari” eutsiz, bai, baina gaiak Italiara ekarriz eta mezua garraztuz. Hala, 32 urte zituela sortu zuen bere lehen lan handia: Ez dago on beharrez etorriko ez den lapurrik. Antzerki herrikoi, kritiko eta politiko baten egile gisa egin zuen ibilbidearen hasiera izan zen, handik 39 urtera Suediara Literaturako Nobel saria jasotzera eraman zuena. Egilea: Víctor Iriarte / Dario Fo. Zuzendaria: Víctor Iriarte. Aktoreak: Iralko Mugueta (Franca Rame eta Ana); Mari Carmen Bengoetxea (Bera eta Lapurraren emaztea); Marina Quintanilla (I. emakumea eta II. emakumea); Mikel González (Iturgina eta Lapurra); David Goñi (Darío Fo eta Antonio); eta Mikel Aguirre (Medikua eta Gizona). Gaztelaniaz Helduendako Doan. Aurrez Izena emanda