Zerdago
← Itzuli agendara
"Erriberako basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren babeslekua", URA-ren erakusketa
ErakusketaKulturklik

"Erriberako basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren babeslekua", URA-ren erakusketa

2026(e)ko irailaren 8(a), asteartea → 2026 urr. 31(a)

Azpeitia

Gratis

Azpeitiko Ekoetxeak URA Uraren Euskal Agentziaren erakusketa ibiltaria hartuko du irailaren 8tik eta urriaren 31ra, 'Erriberako basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren babeslekua' izenburupean. "Erakusketa horren helburua da herritarrei hurbiltzea gure ibaien osasunerako funtsezkoak diren ekosistema horien balio ekologikoa eta soziala. Erakusketa argazkiz, infografiaz eta marrazkiz osatuta dago, eta ibaiertzeko basoek betetzen dituzten funtzio ekosozialen aniztasunari buruz sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi du. Aldi berean, basoen egiturari, funtzionamenduari eta lotutako biodibertsitateari buruzko ezagutza hobetzen laguntzen du. Gizakiaren jarduerak gehien aldatutako eta mehatxatutako habitatetako bat dira ibaiertzeko basoak. Hala ere, funtsezko zeregina betetzen dute ibai ekosistemen orekan, biodibertsitate babesleku gisa jardunez eta ingurumen eta gizarte onura ugari eskainiz. Besteak beste, ibaiertza higaduratik babesten dute, sortzen duten itzalaren bidez uraren tenperatura erregulatzen dute, uraren kalitatea hobetzen dute eta, ingurune urtarrari zein lurrekoari lotutako hainbat fauna eta flora espezieri habitata eta babesa eskaintzen diete. Erakusketa 2 x 2 metroko sei kubotan banatutako 24 erakusketa panelek osatzen dute, dibond formatuan eginak, eta naturgune horiek eskaintzen dituzten ekosistema zerbitzu nagusiak modu bisual eta didaktikoan aurkezten ditu. Era berean, ibaiertzeko basoak babesteko, kontserbatzeko eta berreskuratzeko herritarren erantzukizun partekatua sustatu nahi du erakusketak, gogoraraziz ekosistema horien kontserbazio-egoera ona ezinbestekoa dela ibaien osasuna eta gure ingurunearen ingurumen-jasangarritasuna bermatzeko."