
IAK Bideoklip Lehiaketa 2026
2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena → 2026 aza. 8(a)
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia
Gasteiz, Araba
Inscripción
IAK Bideoklip Lehiaketaren bigarren edizioa abian jarri da, euskal musikari lotutako ikus-entzunezko lanak saritu, aitortu eta bultzatzeko helburuarekin. Ikus-entzunezkoen sortzaile eta ekoizleei lanak aurkezteko gonbitea luzatu nahi diegu. Baldintza bakarra: aurkeztutako lanen hizkuntza nagusia euskara izan behar da. Parte-hartzaileek 2025eko azaroaren 1etik aurrera sortutako bideoklipak bidali ahal izango dituzte, 2026ko azaroaren 8ra arte. Lanak online plataformetan (YouTube, Vimeo…) argitaratuta egon behar dira, eta estekaren bidez aurkeztuko dira. Sariak: 1.000 €, 500 € eta 500 €. Aukeratutako lanak abenduaren 19an IAKn proiektatuko dira, non publikoaren botoa gauzatuko den. Oinarriak (pdf)