
Hemengo Antzerki Erakustaldia 2026: "LA GOLONDRINA"
2026(e)ko azaroaren 22(a), igandea
Civivox Pompelo
Iruñea, Nafarroa
Gratis (inscripción)
2026ko Hemengo Antzerki Erakustaldiaren egitarauaren barruan. LA GOLONDRINA (Enara). Tacones Teatro Drama. 60′ Ramonek abesti bat prestatu nahi du hil berri den amari eskainitako ekitaldi batean abesteko. Hala ere, Ameliak ez dio abestia erakutsi nahi, haren ustez ez duelako behar den ahots-gaitasunik. Elkartze horretan, bien arteko elkarrizketen bidez, iraganeko kontu mingarriak eta, batez ere, bien arteko benetako harremana azaleratzen dira. Pixkanaka, dolua, errua, intolerantzia, homofobia, terrorismoa eta galera onartzeko zailtasuna jorratzen ditu antzezlanak. Izenburuak La golondrina abestia aipatzen du, pertsonaien historia deskubritu ahala esanahi sinboliko sakona hartzen duen abestia. Gatazkaren muina elkarrizketa bizi baten bidez garatzen da, non iraganeko sekretu eta zauriak azalera ateratzen diren. Minak gorrotoa eta arbuioa sortzen ahal dituela erakusten du obrak, baina baita egiari aurre egiteak nork bere burua ulertzeko, barkatzeko eta berreraikitzeko aukera irekitzen ahal duela ere. Azken finean, La golondrina minari eta adiskidetzeari buruzko drama intimoa da, eta bi pertsonaiaren arteko topaketa erabiltzen du intolerantziaren ondorioez eta besteak eta nork bere burua onartzeko beharraz hausnartzeko. Egilea: Guillem Clue. Zuzendaria: Carlos Ariel Sayago. Aktoreak: Raquel García Salaberri aktorea Ameliaren paperean; Ariel Sayago aktorea Ramónen paperean; Miguel Ángel Lerga Encinas Helduendako. Doan. Aurrez Izena emanda