Zerdago
← Itzuli agendara
Helduen irakurketa kluba: "Gezurra berdaderoa" (Bertol Arrieta)
ErakusketaKulturklik

Helduen irakurketa kluba: "Gezurra berdaderoa" (Bertol Arrieta)

2026(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Biblioteca de Mendaro

Mendaro

Doan (izen-ematea)

Helduen irakurketa kluba Mendaroko liburutegian, Asier Serranok dinamizatua. Gezurra berdaderoa, Bertol Arrieta (2021) Nobela bat idazteko eszedentzia hartuta zeukala, bere betiko andregaiak utzi egingo du Koldo, ganora eta konpromiso faltagatik, eta horra non, 44 urterekin, pizzak banatzen hasi behar duen lanean eta pisu konpartitu batean bizitzen. Bakarrik egoten etsi ezinik, norbaitekin nahiko luke endredatu, edonorekin kasik, eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan: Nagore bere pisukide eder, gazte eta malenkoniatsua, Frida artista bizizale eta misteriotsua, Ester bere betiko neska-lagun amultsu eta zentzuduna. Euskal literaturan gutxitan dastatu ahal ditugun ezaugarriak ditu Bertol Arrietaren estreinako nobela honek: orriz orri darion umorea, han-hemen nabarmentzen diren erotismo printzak eta guztia blaitzen duen bizipoza. Seguru irakurleak eskertuko duela. Saioak: Urriaren 29an, Haize lekuak, Amaia Telleria. Azaroaren 26an, Gezurra berdaderoa, Bertol Arrieta. Abenduaren 17an, Dena zulo bera zen, Eider Rodriguez. Izen-ematea: urriaren 26a arte, liburutegi@mendaro.eus, 943033291 edo liburutegian bertan.